ariba2

Ongi etorri Urbitartera

GURE HISTORIA

Urbitarte sagardotegia 1991. urtean ireki zuten Demetrio Terradillos eta Itziar Irastorzak. Hasera batean, 5 kupela zeuden gaur egun jangela dagoen lekuan bertan eta 16 000l sagardo egiten ziren. Nahiez eta etxean bertan dolarerik ez izan, apustua sagardoa egitea izan zen inguruko sagarrak erabiliz.

1993an kupela gehiago ekarri eta jangela handitu zen. Geroztik sagardotegia aldatu bada ere, jangelak bere neurriari eutsi dio.

Kanpoko sagardotegi batean sagardoa egin beharrean, 1993an dolare berria jarri zen sagardotegian. Geroztik asko aldatu da sagardoa egiteko modua bera, baina produktua bera, sagarra, izan da Urbitarteko ardatza.

Urtez urte kupela berriak eta litro kopurua igotzen joan da, egun 150 000l egiten dira.

2006an eraikin berria egin zen, bertan egiten da sagardoa, baita boteilaratu ere.

2008an Saarte sagardoa egin zen lehen aldiz.

Garai batean sagardoa zen

bertsolarien edari

lagunartean bildutakoan

edan ohi zuten ugari

gero ixilik egon ezin eta

haritzen ziren kantari

edari honek berea baitu

elkartasun jator hori

Lazkao Txiki
ariba2

Gure hiru sagardo motak

URBITARTE SAGARDOTEGIA

Sagardoa egiteko modua eta teknologia aldatu egin dira. Baina sagarrak jarraitzen du izaten gure ardatza.


bodegon-sidra-urbitarte

Urbitarte


Gure betiko sagardoa, mimatua eta zaindua.


bodegon-sidra-label

Eusko Label


Bertako sagarra bakarrik erabiliz egiten den sagardoa.


bodegon-sidra-saarte

Saarte


Bereziki sagardo hau egiteko aukeratutako sagasti zainduetan sortutako sagarrekin egiten da Saarte. Sagardo ondua da.


abajo2
ariba2

Hurbildu

GURE JATETXERA

Goierriaren bihotzean kokatutako erretegi eta sagardotegia, Aralarreko parke naturalean.

Haragia eta arraia parrillan egiten espezialistak.


Urbitarte sagardotegia jatetxe

Erretegia

Afariak egunero.
Bazkariak larunbat eta igandetan.
Urte osoan irekia.

Urbitarte sagardotegia jatetxe

Sagardotegia

Sagardo garaian sagardotegi menua.

page-top

HARREMANAK

(+34) 943 18 01 19

Jarraiguzu

 

Hurbildu

Urbitarte baserria, Ergoiena auzoa.  Ataun.